Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Egoitza Elektronikoa
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. ICAC Azpiegoitza

ICAC Azpiegoitza

Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutua

Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutua (ICAC) erakunde autonomo bat da, Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioari atxikia, eta lege eta dekretu hauek arautzen dute: uztailaren 12ko 19/1988 Legea, kontu-ikuskaritzari buruzkoa; abenduaren 20ko 1636/1990 Errege Dekretua, hura garatzen duena; eta azaroaren 22ko 44/2002 Legea, sistema finantzarioa aldatzeari buruzkoa, 19/1988 Legearen artikulu batzuk aldatzen dituena.

Competencias

Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuak eskumen hauek ditu:

  • Lan teknikoak eta Kontabilitate Plan Orokorra Europako Ekonomia Erkidegoaren direktibetara eta gai horri buruz arautzen diren legeetara egokituta egitea. Halaber, plan hori jarduera ekonomikoaren hainbat sektoretara egokitzea eta garatzeko irizpideak ezartzea.
  • Kontabilitate-plangintzaren eta kontu-ikuskaritzaren jardueraren hobekuntza eta eguneraketa iraunkorrak.
  • Uztailaren 12ko 19/1988 Legeak arautzen duen kontu-ikuskaritzaren jarduera gauzatzearen eta kontu-ikuskarien kontrola eta diziplina, kontrol teknikoen eta zehatzeko ahala gauzatzearen bidez.
  • Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofiziala ezartzea eta haren mantentze-lanak egitea, han izena emateko baimena ematea, zuzenbide publikoko korporazio profesionalek egiten dituzten gaitasun profesionaleko azterketek jarraitu beharreko oinarrizko arauak zehaztea, dagozkien deialdiak onartzea, eta sortu beharreko fidantzak kontrolatzea, zaintzea eta babestea.
  • Kontu-ikuskaritza egiten dutenak ordezkatzen dituzten zuzenbide publikoko korporazioek egindako ikuskaritza teknikoko arauak homologatzea eta, hala badagokio, argitaratzea, eta arau horiek egitea, egokitzea eta berrikustea, baldin eta korporazio horiek arauak egiteko, egokitzeko edo berrikusteko lan hori egiten ez badute.
  • Kontabilitate-normalizazioaren eta kontu-ikuskaritzaren jarduerak garatzeko eta hobetzeko nahitaezkoak diren ikerketa-, azterketa-, dokumentazio-, hedapen- eta argitaratze-jarduerak egitea eta sustatzea.
  • Urteko kontuak Merkataritza Erregistroan epeen barruan ez aurkezteko obligazioa ez betetzearren erakundeei ezar dakieken zigorra jartzeko boterea. Botere hori ICAC-i (Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutua) dagokio Sozietate Anonimoen legea onartzen duen abenduaren 22ko 1564/1989 Errege Dekretu Legegileari jarraituz (221 artikulua).

Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuko zuzendaritza-organoak dira: Lehendakaria, Kontu Ikuskaritzako Batzordea eta Kontabilitate Batzordea.

© 2012-2018 Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa